'Lurralde erotiko berriak esploratzeko ataria' tailerra, emakumeon etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 23a, 00:00

Ostegunean hasiko da eta hiru saio izango dira. Partehartzeko izena eman behar da.

Datorren ostegunean, apirilak 29, maiatzaren 20an eta ekainaren 17an Astigarragako emakumeon etxean Lurralde erotiko berriak esploratzeko ataria tailerra antolatu da.

Tailerraren gidaria, Nerea Sancho Esnaola izango da, Astigarragako Udal sexu eta bikote aholkularitzako arduraduna.  Bertan parte hartzeko, izen-ematea zabalduko da eta horretarako emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com-era mezu bat idatzi beharko da.

Guztira hiru saio izango dira, eta asebetetasun afektibo, sentimental eta erotikora begira jarriz, emakumeon biografietan egin daiteken pausa izango da gaia.

Tailer parte hartzailea izango dela aurreikusten da eta bertan pandemia egoeraren aurrean hartu beharko neurriak errespetatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!