Oskarbi eta Aiztondo abesbatzek, kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 23a, 00:00

Erribera kulturgunean eskainiko dute bihar arratsaldeko 19:00etan hasita eta sarrerak salgai daude. 

Gasteizko Oskarbi eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek emanaldia eskainiko dute Erribera kulturgunean bihar, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude 6 eurotan helduentzako eta 3 eurotan adin txikikoentzat. Pandemia garaia denentzat da zaila eta bereziki abesbatzentzat. Egokitu behar izan dute abesbatzek ere, COVID-19aren pandemi­ak sortutako egoera berrira. Eta ahoa tresna nagusi duten arren, estalita dutela ari dira lanean, baina isiltzeko asmorik gabe.


Erriberaren inaugurazio ekitaldian hartu zuen parte Aiztondok eta orain ere bertan ariko dira abesten, baina Gasteizko Oskarbirekin batera. Igor Arroyok zuzentzen duen Aiztondok bere errepertorioko kantu ezagunak abestuko ditu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!