Udalak komun bat jarri du Erribera kanpoaldean, erabilera publikorako

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 22a, 00:00
Erribera kanpoaldeko komun publikoa.

Komun publikoa astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara bitartean egongo da zabalik.

Udalak komun publikoa jarri du Erribera kanpoaldean. Asteko egun guztietan egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara bitartean.

 

Beste bi jarriko dituzte

Udalak adierazi duenez, «beharrezkoa» da herriko hainbat puntutan komun publikoak jartzea. Gainera, aurreratu dute zerbitzu hori jartzea herritarrek «behin baino gehiagotan» egin duten eskaera dela.

Horregatik guztiagatik, 2021 urtea amaitu aurretik, helarazi dute beste bi komun publiko jarriko dituztela: bata Foru enparantzan eta bestea, berriz, Portutxo auzoan. 

Hori horrela, Erriberakoarekin batean, herriko lau toki garrantzitsuetan egongo lirateke erabilgarri komun publikoak, «jende ugari ibiltzen den guneetan»: Urumea-Berri auzoan;  herriaren goiko aldean (Foru enparantzan); herriaren erdigunean (Joseba Barandiaran plazan); eta Portutxo auzoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!