Sagardoetxeaz hausnarketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 22a, 00:00

Sagardoetxearen etorkizunaz hausnartzeko parte hartzeko prozesua jarri dute. Horren haritik, hausnarketa taldea sortu da eta lehenengo saioa gaur egingo dute. Bigarrena, berriz, maiatzaren lehenengo astean. Prozesua herritarrekin batera egin nahi dutela zehaztu dute Sagardoetxekoek. Horrela, hausnarketa taldearen parte dira herritarrak eta herriko eragileak. Gaiaz hausnartutakoan, gainerako astigartarrei zuzendutako kontraste-saioak maiatzeko bigarren hamabostaldian egingo dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!