Astigarragako gazte bat desagertuta, igandetik

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 21a, 12:48
Imanol Rodríguez Otaño, desagertuta.

Hilaren 18an desagertu zen Imanol Rodríguez Otaño astigartarra, 27 urtekoa.

VOST Euskadik (Asociación de Voluntarios Digitales de Emergencias de Euskadi) jakitera eman duenez, joan den igandean desagertu zen Imanol Rodríguez Otaño astigartarra, hilaren 18an. Ordutik, bere bila dabiltza, eta herritarren kolaborazioa eskatu dute.

27 urteko gaztea da desagertutakoa. Gorpuzkera atletikoa du eta 1,85 metroko altuera. Ile gorria dauka eta begi bakoitza kolore batekoa du. Gainera, azaldu dutenez, desagertu zen egunean, igandean, soinean zeraman Dolce&Gabannako kamiseta bat eta beige koloreko galtzak. Gipuzkoan egon daitekeela aurreratu dute VOSTekoek.


112 telefonora deitu, informazioa izanez gero

Norbaitek informazio gehiago baldin badu edota gaztea non egon daitekeen baldin badaki, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!