Apirileko kultur agendaren baitan, «gure gorputza ezagutzeko» ikastaroa antolatu da Emakumeon etxean. Arnasketa, mugimendua eta erlaxazio saioa da eta emakumeei zuzendutakoa da. Martxoaren 21ean eman zioten hasiera tailerrari; eta, ordutik, asteazkenero izan dira saioak. Azkenekoa ekainaren 30ean izango da. Aforoa mugatua denez, izena eman behar da aldez aurretik emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita.