Profesionaletan estreinako erlojupekoa gaur, Xabier Mikel Azparrenek

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00

Xabier Mikel Azparren, afizionatu mailako erlojupeko batean. Argazkia: Unai Demi

Valentziako Itzulian ari da astigartarra, eta laugarren etapa izango du gaur, 21 kilometroko erlojupeko proba.

Asteazkenetik, bost eguneko beste lasterketa bat ari da lehiatzen Xabier Mikel Azparren astigartarra: Valentziako Itzulia. Hiru etapa jokatu dira dagoeneko, eta gaur izango dute laugarrena, 21 kilometroko erlojupeko proba, ibilbide lauarekin. Hain justu, horixe izango du estreinako erlojupekoa astigartarrak, profesionaletan. Bakarkako lan horretan espezialista da Azparren; besteak beste, Espainiako txapeldun izan zen 2019an, 23 urtez azpikoetan.

Herenegun, dagoeneko, protagonista izan zen astigartarra: eguraldi petralarekin, eguneko ihesaldian sartu zen, eta taldeko indartsuenetakoa izan zen, helmugatik bost kilometrora ha­­rrapatu zituzten arte. Bihar bukatuko du itzulia, 95 kilometroko ibilbide lauarekin.
Afizionatuak, Markinan gaur

Gaur bertan, bestalde, afizionatu mailako lasterketa izango dute Markina Xemeinen, arratsaldeko 15:45etan hasita, Abiatzen Torneoari dagokiona. Eta partehartzaileen artean izango dira Telmo Semperena eta Enekoitz Azparren astigartarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!