DBHko ikastetxearen aldeko sinadura bilketa egingo dute ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 13a, 00:00

Astigarragako DBH plataformak sinadura bilketa antolatu du eta joan den martxoan ekin zioten lanari. Apirilean ere bi egun zehaztu dituzte sinadurak biltzeko. Ostiral honetan, hilaren 16an, Joseba Barandiaran plazan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etan; apirilaren 23an, berriz, 16:00etan izango da, Herri Eskola parean.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!