DBHko ikastetxearen aldeko sinadura bilketa, ostiral honetan

Kronika - Erredakzioa 2021eko apirilaren 12a

Astigarragako DBH plataformak, sinadura bilketa antolatu du, eta jada hasiak dira sinadurak biltzen. Ostiral honetan, aukera edukiko dute astigartarrek sinatzeko. Izan ere, Joseba Barandiaran plazan mahaia jarriko dute, arratsaldeko 17:00etan. Eta datorren asteko ostiralean ere jarriko dute sinadurak biltzeko mahaia, Herri Eskola parean, arratsaldeko 16:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!