Gaurtik Kiriketan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 12a, 00:00

2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Astigarragako Kiriketa haurreskolan plaza eska dezakete, gaurtik, apirilaren 21era bitartean. Bi bide daude: lehena, haurreskola.eus helbidean sartuz eta bertan izena emanda. Eta bigarrena, Kiriketa haurreskolara bertaratuz, eguerdiko 13:00etatik 15:00etara bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!