Martxoari amaiera ederra astigartar txikiek, Kantu Kolorerekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 11a, 00:00
Hamaika abesti kantatu zituzten Astigarragan, Kantu Kolorek eskainitako emanaldian.

Martxoko kultur agendari amaiera borobila eman zieten martxoaren 28an, izan ere, Kantu Kolorek, Ametsen urtebetetzea emanaldia eskaini zuen, Erriberan. Taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren astigartar guztiek. Gainera, oholtza gainera igo ziren Peru krokodiloa eta bere lagunak. Ederki pasa zuten etxeko txikiek, Kantu Kolorek eskainitako emanaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!