Bihar zabalduko da Kiriketa haurreskolan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 11a, 00:00
Bihartik aurrera, 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren gurasoek, Kiriketan plaza eska dezakete.

2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek, Astigarragako Kiriketa haurreskolan plaza eska dezakete, bihartik aurrera, eta bi modutara egin dezakete.

Bihar zabalduko da, Kiriketa haurreskolako izena emateko epea. Hori horrela, 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek, bihartik aurrera eska dezakete plaza, Astigarragako Kiriketa haurreskolan. 

Izena emateko, bi bide daude. Lehena modu telematikoan da, hau da, haurreskolak.eus webgunean sartuz eman daiteke, bihartik apirilaren 21era.
Eta bigarrena, aurrez aurrekoa da. Kiriketa haurreskolara bertaratu (Nabarra Oñatz, 11 helbidean), eta bertan izena emateko aukera dago. Bihartik 21era eskaintzen da izena emateko aukera, eguerdiko 13:30etatik 15:00etara bitartean, hain justu. 

Haurreskolan plaza eskatzeko, eta haurren onartze prozeduraren epeetarako egutegia ere badago, eta honakoa da: lehenik; eskariak online edo aurrez aurre entregatzea, gaurtik apirilaren 21era bitartean. Behin behineko zerrendak, ekainaren 2an argitaratuko dira. Erreklamazio eta subsanazio epea berriz, ekainaren 3tik 16ra bitartean izango da. Eskaerari uko egiteko aukera ere badago, eta ekainaren 16ra arte egongo da aukera hain zuzen ere. Behin behineko zerrendak, ekainaren 30ean argitaratuko dira, eta azkenik haurren haurreskolako hasiera data, irailaren 6an izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!