Dantzaren zaletuek aukera paregabea dute gaur Erribera kulturgunean, Astigarragan. Larrua konpainiak dantza garaikidea eskainiko du gaur, Baserria emanaldiarekin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Askok sarrerak aldez aurretik eskuratu dituzte, baina gaur bertan ere badago aukera ordubete lehenagotik sarrerak erosteko leihatilan; helduek 8 eurotan eta adin txikikoek, berriz, 4 eurotan eskuratu ditzazkete.
Aipatu moduan, Larrua taldeko ikuskizuna da, eta 2018an Max sarietarako izendapena jaso zuen. Baserria jartzen du erdigunean, eta bertan bizi direnei buruz hitz egiten du. Euskal kulturan murgiltzeko aukera ematen du, tradizioaren eta abangoardiaren arteko oreka baita.