Gaurko ipuin ordua antolatu da Astigarragako liburutegian eta ez, ordea, Hernanikoan, atzo argitaratu bezala. Apirilaren 2an izandako Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko Astigarragako liburutegiak saio berezia antolatu du gaurko. Hamabosna haurrentzako bi saio eskainiko ditu Ana Apikak. 5-8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako bi saio izango dira: lehena 11:00etan eta 11:45etan. Gonbidapena liburutegian lortu daiteke.