Apirileko kultur agenda aurkeztu du Udalak, eta bihar dantza garaikideko ikuskizuna izango da Erriberan. Larrua konpainiak Baserria emanaldia aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira internetez (www.astigarraga.eus) edo leihatilan; helduek 8 euro eta adin txikikoek, berriz, 4 euro.
Aipatu moduan, Larrua taldeko ikuskizuna da, eta 2018an Max sarietarako izendapena jaso zuen. Baserria jartzen du erdigunean, eta bertan bizi direnei buruz hitz egiten du. Euskal kulturan murgiltzeko aukera ematen du, tradizioaren eta abangoardiaren arteko oreka baita.