Bihar ipuin ordua antolatu da. Apirilaren 2an izandako Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko Astigarragako liburutegiak saio berezia antolatu du biharko. Hamabosna haurrentzako bi saio eskainiko ditu Ana Apikak. 5-8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako bi saio izango dira: lehena 11:00etan eta 11:45etan. Gonbidapena liburutegian lortu daiteke.