Azokan parte hartu zutenei: 'eskerrik asko'

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 8a, 00:00
Herritar ugarik bisitatu zituzten gazte sortzaileen postuak astelehenean.

Gazte Sortzaileen Azoka «arrakastatsua»  izan zen, eta esker hitzak helarazi ditu Astigarragako Gazte Asanbladak. 

Astelehenean, Aste Santuko oporrei amaiera emateko, Astigarragako Gazte Asanbladak Gazte Sortzaileen Azoka antolatu zuen, goizean eta arratsaldean. Makina bat herritar bertaratu ziren eta giro paregabea sortu zen. Gazte Asanbladakoek honako mezu hau helarazi dute, esker gisa: «hainbat modutan parte hartu duten guztioi, eskerrik asko. Asteleheneko eguna ikaragarria izan zen, oso haundia. Covid-19 garai zail honetan, burujabetzaren garrantzi eta indarraren erakustaldi ikaragarria izan da. Bertako artistek, saltoki haundietatik urrun, burujabetza oinarri duten erosteko askotariko modu eskaini zizkiguten. Txikitasunetik sortzearen alde eginez eta gertuko hartu eman zuzen eta pertsonala bultzatuz. Horregatik, horrelako dinamika, proiektu edota jardunaldiak gaur egun ere antolatzea posible dela ikusi dugu. Beraz, antolatzen jarraitzera animatzen zaituztegu».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!