Postuz eta sortzailez beteko da Astigarraga, gaur, egun osoan zehar. Izan ere, Gazte Sortzaileen Azoka antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, aurreneko aldiz; eta goizez zein arratsaldez egongo dira postuak, herri osoan zehar: goizean, 11:00etatik 14:00etara irekiko dituzte, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:00etara bitartean.
25 postu baino gehiago egongo dira, lau plazatan banatuta: Emakumeon Plazan, Norberto Almandoz plazan, Joseba Barandiaran plazan, eta Kontxa Etxeberria plazan. Denetik izango da horietan: ilustrazioak, zeramika lanak, pitxiak, pinturak, poltsak, gozoak, txotxongiloak... Horien artean, izango da sortzaile astigartarrik ere.
Azokara gerturatzen diren herritarrek, sortzaileen produktuak erosteaz gainera, aukera izango dute zozketa batean parte hartzeko, Gazte Asanbladak aurreratu duenez. Eta azokari bukaera emateko, gainera, kontzertua antolatu dute, Emakumeon Plazan: Ameba rock talde usurbildarrak joko du bertan, iluntzeko 19:30etan hasita.
GAZTE SORTZAILEEN AZOKAKO POSTUAK
EMAKUMEON PLAZAN:
Lurrarekin bat egiten (zeramika), Markel Laskurain (argazkia), Txokokripi (ilustrazioa)
KONTXA ETXEBERRIA PLAZAN:
Berexi art (ilustrazioa), Loregorri (hilerokoa, ziklizidadea), Ehunduz (ehuna, gantxiloa), Leile Bitxiak, Astiarrako sobrak (Zipotza mendi taldea, Gazte Asanblada eta Zipotza elkartea), Sortuz ta sortuz gure aukera (pintura), Maitatu (paperezko pitxiak), Hankaluzea (marrazketa), Ainara Olaziregi (pitxiak, gozoak)
NORBERTO ALMANDOZ PLAZAN:
Iñurri (minbiziarekin lotutako proiektua), Infernua bizirik!, Hazi (poltsak), Kurunkun (txotxongiloak), Mairi (makramea), Joseba Mesquita (gozoak), Sara, Rosa, Paula, Beatriz eta Claudia (arropa kustomizatua)
JOSEBA BARANDIARAN PLAZAN:
Sorginlore (puntuzko gauzak, haurrentzako arbelak...), Etxetik kalera (akuarela), Ana Velez, Harika (poltsak, koleteroak), Amaetabiok (poltsak), Zulo (musika), Xipiroi (serigrafia)
19:30etan, Ameba taldearen kontzertua Emakumeon Plazan