Asteazkenean egin zuten zozketa, Urumea Berriko azkeneko blokeko 33 etxebizitzak esleitzeko. Eta zozketaren emaitzak, dagoeneko ikusgai daude urumeaberri.com webgunean. Datorren asteazkenetik aurrera, gutuna helaraziko diete etxebizitzaren bat tokatu zaienei, eman beharreko pausoekin.