Zabalik dago izenematea Astigarragako kiroldegian, azkeneko hiruhilekoko ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 4a, 00:00

Apiriletik ekainera bitartean, 11 ikastaro eskainiko dituzte, bakoitza zenbait talderekin. Dagoeneko eman daiteke izena, kiroldegian bertan, kiroldegia@astigarraga.eus helbidean, edota 943 33 36 76 telefonora deituta.

Hilabete honetan hasiko dira, Astigarragako kiroldegian, hiru­garren hiruhilekoko ikastaroak; azkeneko hiru hilabeteetakoak, hain justu. Apiriletik ekainera bitartean, 11 ikastaro jarri dituzte aukeran, eta horietako gehienek, talde bat baino gehiago izango dute, ordutegi ezberdine­kin. Horietan guztietan, dagoeneko eman daiteke izena, hiru bide hauetako batetik: kiroldegian bertan, kiroldegia@astigarraga.eus helbidera idatzita, edo 943 33 36 76 telefonora deituta.

Ikastaro guztien prezioak oso antzekoak izango dira. Astean ordu gehienekoak diren ikastaroetan, kiroldegiko bazkideek 64,30 euro edo 65,60 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 95,10 edo 98 euro. Eta astean ordu gutxiago dituztenetan, berriz, 32,8 eurokoa da prezioa bazkideentzat, eta 49 eurokoa bazkide ez direnentzat.

KIROLDEGIKO IKASTAROAK

Hirugarren hiruhilekoa

Aireko pilatesa: ostiraletan 15:00

Pilatesa: astearte-ostegun 09:00* edo 18:00*, astelehen-asteazken 18:00, edo asteazkenetan 19:00

Fit Pump: astelehenetan 20:15*, ostegunetan 14:45 edo 20:15*, edo asteazkenetan 09:15

Body weight: asteartetan 19:15*

TRX: astelehenetan 09:15, 15:00* edo 19:15*, edo
asteazkenetan 20:15*

Ziklo Indoor: astelehenetan 20:00, astearte-ostegun 10:00, 18:00 edo 19:15, asteazkenetan 18:30* edo 20:00, edo ostiraletan 14:45

Strong zumba: asteazkenetan 14:45 edo 19:00, edo ostiraletan 09:15

Jump fit: asteartetan 19:30, edo ostegunetan 19:30

Bungee airfit: ostegunetan 19:15*

Zumba: astelehenetan 19:00, astearte-ostegun 18:15, edo asteazkenetan 20:00

Kardio Box: astelehenetan 18:00, edo asteazkenetan 18:00

Informazio gehiagorako edo izena emateko: kiroldegian bertan, kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikoan, edota
943 33 36 76 telefonoan

*Gaztelaniaz eskainiko direnak. Gainerako guztiak dira euskeraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!