33 etxebizitzaren zozketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 31a, 00:00

Gaur zozketatuko dituzte, Urumea Berriko promozioan eraikitzen ari diren azkeneko bi blokeen etxebizitzak: babes ofizialeko 15 etxebizitza, eta 18 etxebizitza tasatu. Arratsaldeko 18:00etan izango da zozketa, Erribera kulturguneko areto nagusian. Udalaren web orrian (astigarraga.eus) daude ikusgai zozketara onartutakoen behin betiko zerrendak, eta edozein zalantza izanez gero, telefonoz deitu daiteke: 615 932 915.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!