'La Basu'ren bisita jasoko du Gaztelekuak, apirilaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 31a, 00:00

Rap eta hip-hop tailerra eskainiko du abeslari ezagunak, Astigarragako Gaztelekuak Aste Santurako prestatu duen egitarau bereziaren barruan.

Egitarau berezia prestatu du Asti­garragako Gaztelekuak, Aste Santuko oporraldirako. Hondartzako boleibolean aritu ziren atzo, eta Time's up jokuarekin aritu ziren astelehenean. Beste hitzordu berezi bat daukate gaur, graffiti tailerra egingo baitute.

Dena den, bihartik aurrera, bost eguneko atsedena hartuko du Gaztelekuak, astelehenera bi­tarte; eta itxita egongo da egun horietan. Baina indarrak berrituta eta makina bat ekintza berezirekin bueltatuko da asteartean: Gaztelekuko kamixetak egitea, Konkis Txapelketa, eskalada, Karsetara irteera...

'La Basu'rekin rap eta hip-hop saioa, apirilaren 10ean

Baina ekintza guztietan bereziena, apirilaren 10ekoa izango da: La Basu abeslari ezagunaren bisita jasoko du Astigarragako Gaztelekuak, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Tailerra eskainiko du La Basuk berak, gainera: rapa eta hip-hopa euskeraz. Gaztelekuko erabiltzaileek izango dute lehentasuna, tailerrean parte hartzeko.

ASTE SANTUKO EGITARAUA

Martxoak 31, Graffiti tailerra

Apirilak 6, Gaztelekuko kamixetak

Apirilak 7, Konkis Txapelketa

Apirilak 8, Eskalada, goizeko 10:00etatik 13:00etara

Apirilak 9, Karsetara irteera

Apirilak 10, 'La Basu'rekin rapa eta hip-hopa euskeraz, 17:30etan

Apirilak 11, Scape Room Astigarragan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!