Martxoko egitarauaren baitan, Gaztelekuak hainbat irteera antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur times up ekintza izango dute Gaztelekuan eta bihar, berriz, hondartzara joango dira, boleibolean jokatzera. Azkenik, etzi grafiti tailerra izango dute. Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.