Gazte Asanbladak antolatuta, hitzaldia izango da gaur arratsaldean, Kultur Etxe zaharrean. Arratsaldeko 17:00etan jarri dute hitzordua, eta Ioritz Goizueta izango da hizlaria. BaratzEKO kontuak izenburupean, konposta eta garaiko landareei buruz arituko da, besteak beste. Gazte Asanbladak herriko gazteen artean ezagutza zabaltzeko dinamika hartu nahi du, «norbera jakituna den gaia gure artean zabaltzeko gogoa baitugu». Horregatik antolatu dute, hain justu, gaurko saioa. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Beste zenbait ekintza gehiago ere egingo dituzte; hurrengoa, apirilaren 25ean.