Martxoko kultur agendari amaiera borobila emateko, haur antzerkia izango da gaur, Erriberan, arratsaldeko 17:00etan. Kantu Kolore taldeak Ametsen urtebetetzea emanaldia eskainiko du, eta taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Gainera, oholtza gainera igoko dira Peru krokodiloa eta bere lagunak.
Online sarrerak, agortuta
Gainerako kultur emanaldien antzera, honetarako ere sarrerak eskuratzeko aukera dago online edo aurrez aurre. Kasu honetan, ordea, internetez eros zitezkeenak agortu egin dira. Leihatilan eskuratu daitezke, emanaldia hasi baino ordubete lehenago.