Pandemiak, aurreko urteko Aste Santuko mezak presentzialki ospatzea galarazi bazuen ere, elizkizunak egokitu eta antolatu zituen Urumea Harana Pastoral Barrutiak.
Aurtengo egoera ordea, ezberdina izanik, elizkizun presentzialak egiteko aukera dago, ezarritako segurtasun neurri guztiak betez, «herritarren segurtasuna bermatzeko».
Hori horrela, Astigarragan eta Hernanin hainbat elizkizun egingo dira, Aste Santuan.
Bihar, erramu igandea bailaran
Bihar erramu igandea izanik, Astigarragan goizeko 10:30etan erramuen bedeinkazioa eta eukaristia egingo dira Andre Maria Zeruratzean elizan. Aipatu dute familiako meza izango dela biharkoa. Hernanin berriz, goizeko 09:00etan, erramu bedeinkapena egingo da San Joan Bataiatzailean, eta horrez gain, goizeko 10:00etan, Ereñotzuko San Antonio elizan ere egingo da. Floridan ere erramu igandea ospatuko da bihar, goizeko 11:00etan, San José Obrero elizan, hain justu. Eta biharko goizarekin amaitzeko, 12:00etan, San Joan Bataiatzailean elizkizuna eskainiko da.
Datorren astean ere eskainiko dira elizkizunak Urumea bailaran zehar, hala nola, apirilaren 1ean, 2an, 3an eta 4ean.
ASTE SANTUKO MEZAK
EREÑOTZU
APIRILAK 1 Ostegun Santua
18:00 San Antonio elizan
APIRILAK 2 Ostiral Santua
09:00 San Antonio elizan
18:00 San Antonio elizan
APIRILAK 3 Larunbat Santua
18:30 San Antonio elizan
APIRILAK 4 Pazko Igandea
10:00 San Antonio elizan
HERNANI
APIRILAK 1 Ostegun Santua
19:30 San Jose Langilea elizan
20:00 San Joan Bataiatzailean
APIRILAK 2 Ostiral Santua
11:00 San Joan Bataiatzailean
18:30 San Joan Bataiatzailean
19:30 San Jose Langilea elizan
APIRILAK 3 Larunbat Santua
20:00 San Joan Bataiatzailean
APIRILAK 4 Pazko Igandea
09:00 San Joan Bataiatzailean
11:00 San Jose Langilea elizan
12:00 San Joan Bataiatzailean
ASTIGARRAGA
APIRILAK 1 Ostegun Santua
18:00 Andre Maria elizan
APIRILAK 2 Ostiral Santua
10:00 Gurutze bidea
18:30 Andre Maria elizan
APIRILAK 3 Larunbat Santua
20:30 Pazko Gaubela. Andre Maria elizan