Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, hainbat arlotan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 00:00

Hainbat dira, Astigarragako Udalean aurkeztu daitezkeen dirulaguntza eskaerak. Hauek, Astigarragako udaletxean edo webgunean eskatu daitezke. 

Hauek dira une honetan Astigarragako Udalean aurkeztu daitezkeen dirulaguntza eskaerak: Euskara, Kultura eta Jaiak; Kirola; Gizarte zerbitzuetarako programak eta jarduerak zein Garapenerako Lankidetza Programak eta Merkataritza Ekintzailetza. 

Euskera, Kultura eta Jaiak
Euskeraren deialdiaren xedea da euskeraren erabilera sustatzea helburu duten interes orokorreko jarduera, proiektu eta programak laguntzea. Horretarako, Udalak, 15.000 euro aurreikusi ditu.

Kultura eta jaiei dagokionez, deialdiaren xedea, kultura sustatu eta zabaltzeko eta jai giroko urteko programa eta jarduerak laguntzea da. Horretarako, Astigarragako Udalak, 20.000 euro aurreikusi ditu, kultur arlorako eta 38.500 euro jaietarako.

Kirolean, eskaerak
Kirol arloari dagokionez, dirulaguntza deialdi honen helburua Astigarragan kirol arloan, 2021. urtean garatuko diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak laguntzea izango da. Hiru ataletan banatzen dira.

Lehena; kirol ekintza puntualak. Horretarako 21.000 euro aurreikusi dira. Bigarrena; Kirolariei laguntzeko. Horretarako 1.000 euro aurreikusi dira, eta hirugarrena; Kirol programetarako: 2.200 euro aurreikusi ditu Udalak.

Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Zerbitzuen arloan, 2021ean garatuko diren jardueren, proiektuen eta programak aurrera eramateko dirulaguntzak. Horretarako, 4.400 euro aurreikusi dira. Garapeneko lankidetza programak aurrera eramateko dirulaguntzetan berriz, 55.941,98 euro aurreikusi dira, horrela banatuko direnak, hain justu; «%75 lankidetza garatzeko dirulaguntzetan, %15a larrialdietan ekintza humanitarioak finantzatzeko, %5a garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza jarduerak finantzatzeko, eta %5a tokiko kooperatzaile gazteen laguntza finantzatzeko».

Merkataritza ekintzailetza
Astigarragan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak ere emango direla aipatu du Astigarragako Udalak. Horretarako, 18.000 euro aurreikusi ditu Udalak.

Eskaerak, nola egin
Eskaerak egiteko, Astigarragako Udaleko webgunean egin daiteke: Astigarraga.eus-en, edo Astigarragako udaletxeko erregistrora bertaratuz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!