Gaur arratsaldeko 19:00etan, zita dute astigartarrek, Zuhaitz Gurrutxagarekin, Erribera kulturgunean. Umorezko bakarrizketa bat eskainiko du futbolari ohiak, eta sarrerak 8 eurotan daude. Oraindik salgai daude kiroldegian, edo gaur Erriberako leihatilan ere erosi daitezke, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.