Astigarragako Udaleko bi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 00:00

Astigarragako Udalak plantilan hutsik dauden karrerako funtzionarioen bi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketa jarri du martxan, eta eskabideak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko  dela jakinarazi dute. 

Astigarragako Udaleko bi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketa martxan da, batetik, berdintasun, elkarbizitza eta parte hartze teknikaria, eta bestetik, toki garapenerako teknikaria.

Izan ere, Astigarragako Udalak, plantilan hutsik dauden karrerako funtzionarioen bi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketa jarri du abian. Bi deialdi hauen oinarriak, Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu ziren martxoaren 10ean. Eta eskabideak aurkezteko epea, 20 egun baliodunekoa da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, hain zuzen.

Iragarki hori, martxoaren 22an argitaratu denez, eskabideak aurkezteko epea amaituko da apirilaren 22an, «egun hori barne izanik». 

 

Berdintasun, elkarbizitza eta parte hartze saileko teknikari eta arduraduna

Hona hemen oposizio lehiaketa horren inguruko informazioa: Lanpostuaren izena; Berdintasun, elkarbizitza eTa parte hartze teknikari eta saileko arduraduna da. Lanaldi osoa izango da. Eginkizun nagusia, berdintasunaren elkarbizitzaren eta parte hartzearen arloei dagokien udal mailako proiektu eta ekimenak antolatu, bideratu eta garatzea, «arlo bakoitzeko eragile eta baliabideekin lankidetzan». Hizkuntza eskakizuna, 4.a izango da, «derrigorrezkoa» dio Udalak. Eskatzen den titulazioa eta prestakuntza ere kontutan edukiko da; «Unibertsitate gradua, diplomatura edo lizentziatura izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaietan trebakuntza ikastaroa, gutxienez 150 orduko iraupenekoa». 

Hautaketa prozesuari dagokionez, bi fasetan banatzen da. Batetik, oposizio fasea, hau da, «proba eta ariketak», eta bigarrena, lehiaketa, «merezimenduaren balorazioa». 

 

Toki garapeneko saileko teknikari eta arduraduna

Oposizio lehiaketa honen inguruko informazioa hau da: Lanpostuaren izena; Toki garapeneko saileko teknikari eta arduraduna da. Lanaldi osoa eskaintzen da, eta eginkizun nagusia tokiko garapenaren, sustapen ekonomikoaren, enpleguaren eta turismoaren arloei dagozkien udal mailako proiektu eta ekimenak antolatu, bideratu eta garatzea, arlo bakoitzeko eragile eta baliabideekin lankidetzan. Hizkuntza eskakizuna, 4.a da, hau ere, derrigorrezkoa. Eta eskatzen den titulazioa da; Unibertsitate gradua, diplomatura edo lizentziatura izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Eta azkenik, toki garapeneko saileko teknikari eta arduraduna hautatzeko, bi fase egongo dira, «oposizioa fasea lehenengoa eta bigarrena, lehiaketa». Gogoratu dute, eskaerak aurkezteko epea, apirilaren 22an amaituko dela, egun hori barne.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!