Gazte asanbladak antolatuta, hitzaldia igandean Kontxaenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 00:00

Gazte Asanbladak herriko gazteen artean ezagutza zabaltzeko dinamika hartu nahi du, «norbera jakituna den gaia gure artean zabaltzeko gogoa baitugu». Hori horrela, bi ekintza antolatu dituzte, eta jarraipena emateko asmoa dute. Lehena, martxoaren 28an izango da, igandean. Ioritz Goizuetak hitzaldia eskainiko du garaiko landareei eta konpostari buruz. Kontxaenean izango da, 17:30etan. Hurrengoan, egun osoko ekintza egingo dute, apirilaren 25ean. Sendabelarrak eta xaboiak egiten ikasteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!