Aurreko igandean, arratsaldeko sei eta erdiak aldera, Ertzaintzak jakin zuen Astigarragan dagoen enpresa bateko lapurreta-alarma aktibatu zela. Ertzaintza, eremura bertarstu eta gertaera hau egiaztatu zuen. Izan ere, instalazioak inguratzen dituen hesian, pare bat metroko eskailera bat zegoen, eta jakin zuten instalazio barruan hiru pertsona zebiltzala.
Hiru gazte hauek, Ertzaintza ikustean, korrika hasi ziren, eta instalazioetatik irten ziren, hesia saltatuz. Hala ere, Ertzaintzak, hiru gazteak inguruan harrapatu eta atxilotu zituzten. Horrez gain, Ertzaintzak jakinarazi du, enpresaren kanpoaldean aurkitu zutela inplikatuek bertara joateko erabili zuten furgoneta.
Atxilotuetako bat adingabea da, eta igandean bertan utzi zuten aske, «nahiz eta agintari judizialaren aurrera agertu beharko duten» dio Ertzaintzak. Beste bi kideak, gaur goizean jarri dituzte Donostiako Epaitegiaren eskuetan, egotzitako polizia-eginbideak amaitu ondoren.