Sinadura bilketa etzi, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 00:00

Astigarragako DBH plataformak sinadura bilketa antolatu du, kalean mahaiak jarriko dira, eta herriko hainbat komertzio eta puntuetan ere sinatu ahal izango da. Etzi izango da bigarren zita. Izan ere, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira Erribera kulturgunean, eta bertaratzeko deia egin diete, herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!