Ostalaritza sektorera bideratuta, sentsibilizazio kanpaina gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Gaur, Astigarragan, ostalaritza sektorera bideratutako kanpaina bat egingo da, «Covid-19ak eragindako pandemia eteteko neurri egokiak sustatzeko helburuarekin».

Gipuzkoako  ostalaritza elkarteko dinamizatzaile talde batek Astigarraga bisitatuko du gaur, biztanleria sentsibilizatzen jarraitzeko helburuarekin. Izan ere, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, biztanleriaren erantzukizuna bilatzeko, eta 59,93 euroko tasari aurre egiteko, sentsibilizazio kanpaina jarri du abian.

Kanpainak, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek, urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu. Eta helburua, berriz, ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da, pandemiak eragindako neurri higieniko sanitarioak modu egokian hartzeko.

2020ko udan eragile berdinek jorratutakoaren jarraipena da sentsibilizazio kanpaina, herritarrak. Ostalariak eta haien bezeroak informatzea du xede nagusia; hala nola, «musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnenean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienez lau pertsonako taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta azkenik, 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzearen garrantzia», azaldu dute antolatzaileek.

Gaur, beraz, Astigarragan egingo da sentsibilizazio kanpaina hau, Astigarragako, herritar, ostalari eta bezeroen artean, hain justu.

Sentsibilizazio kanpaina aurrera eramateko dinamizatzaile lantaldeak eratu eta prestatu dira, «eta hauek informazio/dinamizazio lana egingo dute Euskadiko ostalaritza gune nagusietan, gaurkoan Astigarragan, batez ere jende pilaketak aurreikusten diren horietan», diote. 

Sentsibilizazio kanpaina honen bitartez, hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek bere hondar alea jarri nahi dute pandemia indargabetzeko; eta, bide batez, ostalaritza eremu segurua dela aldarrikatzeko.

Era berean; «sentsibilizazio kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dira».


Gipuzkoan sentsibilizazio kanpaina, San Jose zubian eta Aste Santuan

Gipuzkoan, kanpaina 5000 biztanle baino gehiagoko herri guztietan egingo da, hamar egunen bueltan, hain zuzen ere. Zehazki egingo da, San Jose zubian zehar, eta baita Aste Santuko jai egunetan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!