Astigarragako Gazte Asanbladak apirilaren 5ean, astelehenean, Gazte sortzaileen azoka bat antolatu du. Herri osoan zehar zabalduko dira 20 postu baino gehiago eta goizean eta arratsaldean egongo dira jendearentzako prest.
Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara egongo dira eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara, sei ordu guztira. Behin postuak itxita, 19:30etan Emakumeon plazan sorpresa bat iragarri dute Gazte Asanbladako partaideek. Zozketa batean ere parte hartzeko aukera zabalduko dute gazteek eta herritarren zain daudela iragarri dute.