Jolas Txiki eta multikirolean izena emateko epea gaur amaituko da eta kiroldegian eman behar da

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 18a, 00:00

Aste Santuko oporraldirako ekintzak dira gaztetxoentzako, Xaguxarren ludoteka eta Kultura sailak antolatzen dituen tailerrak bezala.

Urtero bezala, hainbat ekintza antolatu dituzte herriko gaztetxoentzat, Aste Santuko oporraldirako. Eta gaur, Mundarrok antolatzen duen Jolas Txiki eta multikirolerako izena emateko epea amaitzen da.

Kiroldegian eman daiteke izena, gaur arte. Aurreneko txandarako, 30,70 eurokoa da prezioa bazkideentzat, eta 38,80 euro gainerakoentzat; eta bigarrenerako, 41 euro eta 51,80 euro, hurrenez hurren. Bi txandetarako apuntatuz gero, deskontua dago.

Jolas Txiki antolatu du Mundarrok 2-5 urtekoentzat, eta multikirola 6-12 urtekoentzat. 09:00etatik 13:00etara izango dira biak, bi txandatan: martxoaren 29tik 31ra, eta apirilaren 6tik 9ra.

Bestetik, ludoteka antolatu du Xaguxarrek, 6-12 urteko haurrentzat. Martxoaren 29tik apirilaren 9ra izango da, 10:00etatik 13:00etara; eta zaintza zerbitzua eskainiko dute 08:00etan hasita. Eskaintza honetan izena emateko epea aurreko astean amaitu zen.

Azkenik, Udaleko Kultura sailak antolatzen dituen tailerrak 6-12 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Bi ordutegi izango dituzte tailerrek: 10:15etatik 11:45etara eta 12:00etatik 13:30etara.

Izena ematea eta informazio gehiago tailerreri buruz Erribera kulturgunean edo 943 33 50 64 telefono zenbakian lortu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!