Astigarragako udalak kirola, kultura, euskera eta jaien arloetako hainbat dirulaguntza emateko oinarri espezifikoak ontzat eman eta laguntzen deialdi publikoa egin du.
Kirol arloari dagokienez, Astigarragan kirol arloan 2021garren urtean garatuko diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak laguntzea da helburua. Astigarragako Udalak ondoko dirulaguntza lerroak ezarri ditu: kirol ekintza puntualetarako diru laguntzak, 21.000 euro; Astigarragako kirolariei diru laguntzak, 1.000 euro; Kirol programei diru laguntzak, 2.200 euro. Zenbateko horiek areagotu ahal izango dira, baldin eta aurrekontuetan dirusail hori zabaltzeko aukerarik sortzen bada. Dirulaguntzak, lehia bidez emango ditu Udalak.
Euskera, kultura eta jaien dirulaguntzei dagokionez lagunduko diren proiektu eta egitasmoak Udalaren interesekoak izan behar dira eta interesekotzat joko dira herri erakundeek lantzen ez dituzten ekimenak edo bestela horiek landutako ekintzen osagarri badira eta laguntza-lerro bakoitzaren xedearekin bat badatoz.
Onuradunak irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko zein fisikok eta erakunde publiko zein pribatuk antolatutako jarduerak edota jarduteko esparrua Astigarragan baldin badute dira. Euskeran 15.000 euro aurreikusi ditu, 20.000 euro kultura arloan eta 38.500 euro jaien arloan.
Hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, apirilaren erdira arte eta udaletxeko erregistroan, edo telematikoki www.astigarraga.eus helbidean aurkez ditzakete eskaerak.