DBHren aldeko sinadura bilketa hasiko da bihar 16:00etan, Herri Eskola parean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 00:00

Astigarragako DBH plataformak sinadura bilketa antolatu du eta bihar hasiko da sinadurak biltzen Herri Eskola parean, 16:00etan. Kalean mahaiak jarriko dira eta herriko hainbat komertzio eta puntutan ere sinatu ahal izango da. Mahaiak jarriko dira baita martxoaren 25ean, 17:00etan, Erribera Kulturgunea parean; apirilaren 16an, 17:00etan, Joseba Barandiaran plazan; eta apirilaren 23an, 16:00etan, berriz ere Herri Eskola parean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!