Zipotzak egin du lehenengo ibilaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 00:00

Zipotza Mendi Elkarte sortu berriak igandean egin zuen bere lehenenengo ibilaldia.  Eguraldiak ez zuen asko lagundu, baina gerturatu ziren mendizaleak gustura egin zuten ibilaldia. Ondoren, Zipotzan pintxo goxoak jateko aukera izan zuten indarrak berreskuratzeko. Trikitilari eta pandero joleek ere lagundu zuten. Kamixetak ere saldu zituzten, 12 eurotan eta Zipotzan daude eskuragarri haur eta helduentzat. Hilabetean behin antolatu nahi da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!