Bi tailer aste honetarako, AEK euskaltegiak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 00:00

Etzi eta ostiralean, tailer bana eskainiko du Astigarragako AEKk. Bat AEK euskaltegian eta bestea berriz, Emakumeon Etxean.

Aste honetan, AEK euskaltegiak, bi tailer eskainiko ditu. Lehena, etzi izango da, goizeko 09:30etan hasita, Astigarragako AEK euskaltegian, hau da, kale Nagusiko 48 zenbakian.

Bertan, pandemia garaian hobeto sentitzeko proposamenak eskainiko ditu Arremanitz kooperatibako Maialen Gartziak. Ostiral honetan berriz, arratsaldeko 18:30etan, beste tailer bat antolatu du AEKk. Tailer hau gainera, hilaren 26an ere eskainiko da, eta bi saioak Eli Pagolak emango ditu. Tailer  hau, Noka hitz egiten ikasi nahi dutenenetzako prestatuta dago eta Emakumeon Etxean izango da. Saio guztiak doan izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, zilegieskola@aek.eusera idatzita edo Erriberara bertaratuta.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!