Urteko batzarra antolatu du Astigarragako jubilatuen etxeak. Bihar izango da, goizeko 11:30etan hasita, Erriberan. Bazkideei bertaratzeko deia luzatu diete, eta batzarrean hainbat gai landuko dira, «2020ean egindako gastuak, mugimenduak... » besteak beste.