Zita hirukoitza jarri dute musikarekin gaur, 17:00etan hasita, Erribera kulturgunean. Aurrena, The Bobby's taldearen 10garren urteurreneko dokumentala jarriko dute. Ondoren, taldea bera igoko da taula gainera, abesti batzuk jotzera. Eta azkenik, Yakovlev 42 taldearen kontzertua izango da. Sarrerak 8 euroan egongo dira salgai; eta DVDa ere eskuratu nahi izanez gero, 15 euro dira guztira.