Tribial Musikala antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, datorren larunbaterako. Emakumeon Plazan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta bertan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, lau laguneko taldeetan: bihartik ostegunera bitartean, Zipotzan.
Zehazki, lau laguneko sei taldek hartu ahal izango dute parte Tribial Musikalean. Parte hartzera animatu ditu herritarrak, Gazte Asanbladak.