Haur eta gaztetxoei zuzenduta, eskaintza prestatu dute Astigarragan, Aste Santuko oporraldirako. 6-12 urtekoentzat, ludoteka antolatu du Xaguxarrek, martxoaren 29tik apirilaren 9ra, 10:00etatik 13:00etara. Eta 08:00etan hasita, zaintza zerbitzua ere eskainiko dute. Izena emateko epea gaur bukatuko da, info@xaguxar.org helbidean, edo Erriberako harreran arratsaldez. Ludoteka 40 euro dira, eta zaintza zerbitzua beste 20 euro. Aste Santurako, bestalde, Jolas Txiki eta Multikirola antolatu ditu Mundarrok, eta horietan, datorren ostegunean bukatuko da izena emateko epea, kiroldegian. 2-5 urtekoentzat izango da Jolas Txiki, eta 6-12 urtekoentzat Multikirola. Goizeko 09:00etatik 13:00etara izango dira.