Astigarragako Galtzaur jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du martxoaren 15ean, eta bazkideei bertaratzeko deia egiten die. Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera batzarrari, eta Erriberan izango da.
Hainbat gai, martxoaren 15ean
Hainbat gai landuko dituzte bertan, eta honakoak dira batzuk: zuzendaritzak agurra egingo die bertako bazkideei, eta jarraian, 2019-2020ko aktaren irakurketa egingo dute; onartu ere egingo dute, behin denek adostuta.
2020 urtean egindako ekimen eta ekintzen errepasoa ere egingo dute. Eta horrez gain, pasa den urtean izandako bazkideen mugimenduak aztertuko dira; «bazkide berriak, heriotzagatik bajak, eta adinagatik baja boluntarioa eskatu dutenak». Beraz, bertaratzeko deia luzatu diete, Galtzaurreko bazkideei.