Urtero bezala, hainbat ekintza antolatu dituzte herriko gaztetxoentzat, Aste Santuko oporraldirako. Eta horietan, zabaldu dute jada, izena emateko epea.
Batetik, ludoteka antolatu du Xaguxarrek, 6-12 urteko haurrentzat. Martxoaren 29tik apirilaren 9ra izango da, 10:00etatik 13:00etara; eta zaintza zerbitzua eskainiko dute 08:00etan hasita. Ostiralera arte eman daiteke izena: info@xaguxar.org helbidean, edo Erriberan arratsaldez. 40 euro dira, eta zaintza zerbitzua beste 20 euro.
Mundarrok, berriz, Jolas Txiki antolatu du 2-5 urtekoentzat, eta Multikirola 6-12 urtekoentzat. 09:00etatik 13:00etara izango dira biak, bi txandatan: martxoaren 29tik 31ra, eta apirilaren 6tik 9ra. Kiroldegian eman daiteke izena, martxoaren 18ra arte. Aurreneko txandarako, 30,70 eurokoa da prezioa bazkideentzat, eta 38,80 euro gainerakoentzat; eta bigarrenerako, 41 euro eta 51,80 euro, hurrenez hurren. Bi txandetarako apuntatuz gero, deskontua dago.