7ak bat antzerkia eskainiko dute gaur Erriberan, arratsaldeko 19:00etan. Iñaki Zarrusta bilbotarrak zuzenduta, oholtza gainean egongo dira Aiora Sedano, Miriam K Martxante eta Estibaliz Villa. Ikuskizuna euskeraz izango da, eta sarrerak eskuratu daitezke Erriberako leihatilan: adin txikikoek 4 euro, helduek 8 euro.