Ipuin ordua gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021eko martxoaren 4a

Ipuin orduaz gozatzeko aukera izango dute haurrek, gaur arratsaldean, Erribera kulturguneko liburutegian. Maori txikia ipuina kontatuko du Lur Kortak, bi txandatan: 17:00etan eta 17:45etan. 4 urtetik gorako haurrentzat da, eta saio bakoitzean, 15 haurrentzako izango da tokia. Horregatik, gonbidapena eskatu behar da liburutegian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!