Egun osoko festa igandean, eta beste hainbat ekintza hilean zehar, martxoaren 8ari eskainita

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 00:00
Martxoaren 8aren bueltan, kalera aterako dira astigartarrak, aurten ere.

'7ak bat, gaiztoetan gaiztoenak' antzerki feminista izango da etzi Erriberan, 19:00etan hasita. Iganderako, berriz, egitarau zabala prestatu du Astigarragako Emakumeon Etxeak.

Datorren astelehena izango da martxoaren 8a, eta urte berezia izanagatik ere, ez da oharkabean pasako Astigarragan. Makina bat ekintza antolatu dituzte horren bueltan, martxoaren 8an zein hilabete osoan zehar. Eta denetan egun potoloena, bezperakoa izango da, egitarau za­bala prestatu baitu Emakumeon Etxeak, iganderako.

Egun horretan, pankartak jarriko dituzte goizean, Joseba Barandiaran plazan, eta Emakumeon plazara mugituko dute festa gero. Bertan, Fabricando mujeres pelikula jarriko dute eguerdian, eta solasaldia ere izango da, ondoren. Bazkari autogestionatua ere egingo dute, eta arratsaldean, karaoke feminista izango da, zuzeneko musika eta guzti.

Edonola ere, igandeko egun potoloaren aurretik, Erriberan jarri du hitzordua Udalak: 7ak bat, gaiztoetan gaiztoenak antzerki feminista eskainiko du ATX teatroak, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko, astigarraga.eus webgunean eta Erriberan: adin txikikoek 4 euro, eta helduek 8 euro.

Martxoaren 8an, berriz, zita bikoitza izango da. Hasteko, erakusketa berezi bat inauguratuko dute Erriberan: indarkeria sexistarengatik hildako emakumeen omenez, instalazioa osatu du Carmen Ibañezek, eta goizeko 11:00etan inauguratuko dute. Martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai, goizez zein arratsaldez.

Eta ondoren, kontzentrazioa deitu dute, 12:15etan Foru Plazan.

Noka ikasteko tailerrak borobilduko ditu ekintzak, martxo­aren 19an eta 26an.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!