Euskerazko gidabaimenak saria, Olaia Lizeagarentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 00:00

Olaia Lizeagak atzo jaso zuen saria, Aintzane Barandiaran zinegotziaren eskutik.

Joan den astean egin zuten Gidabaimena euskaraz egitasmoko zoz­keta, Buruntzaldea mailan, gi­dabaimenaren atal teorikoa eus­keraz gainditu duten herritarren artean. Eta Astigarragan, Olaia Lizeagari tokatu zitzaion.

Horrela, 400 euroko sari potoloa eskuratu du astigartarrak, eta atzo eguerdian elkartu ziren, Foru Plazan, Lizeaga bera eta Aintzane Barandiaran, Astigarragako Udaleko Euskara saileko zinegotzia. Pozik agertu zen Lizeaga, eta bertan jaso zuen saria, Barandiaranen eskutik.

Guztira, bederatzi sari banatzen dituzte eskualdean urtero, egitasmoan parte hartzen duten autoeskolak adina; eta horietako bat dagokio Astigarragari, aurten Lizeagak jaso duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!