2020an jaiotakoei ongietorria, familia giroko landaketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, Zuhaitz Eguna ospatu zuten igandean, astigartarrek. Eta oraingoan ere, joan den urtean bezala, Andre Gobadarien ibai parkea aukeratu zuten, zuhaitz bana landatzeko 2020an jaiotako 111 astigartarren omenez. Hiru txandatan egin zuten, jende pilaketak saihesteko.

Bertan izan ziren, joan den urtean Astigarragan jaiotako haurren senideak, eta zuhaitz berri bana landatu zuten familia giroan, jaioberriaren izena daramakiena. Gustura aritu ziren denak, atxurra hartuta.Irudi politak utzi zituen igan­de goizak ibai parkean, eta horren erakusle dira, album honetan ikusi daitezkeen argazkiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!